Kanal Etikoa eskura jartzen zaie laneko testuinguruan edo testuinguru profesionalean arau hausteei buruzko informazioa lortu dutenei, aukera izan dezaten halakoez informatzeko modu konfidentzialean, otsailaren 20ko 2/2023 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Kexak edo salaketak, aurrerantzean Jakinarazpenak, isilpean egin daitezke (izena eta harremanetarako informazioa adieraziz), edo, nahi izanez gero, era guztiz anonimoan; edozein modutan, bermatu egingo da konfidentzialki eta era seguruan tratatuko dela emandako informazioa. Jakinarazpenek argiak eta laburrak izan behar dute, gertaera zehatzak deskribatu behar dituzte, gertaera egiaztatzea ahalbidetuko duten dokumentu edo frogak jaso beharko dituzte, eta fede onez egin behar dira beti (jakinarazpen edo salaketa faltsuak zigortzeko aukera jasotzen du legeak).

Jakinarazpena bidaltzean, sistemak erreferentzia zenbakia eta kodea emango ditu, erabiltzaileak aukera izan dezan jakinarazpen horren egoera ikusteko eta, beharrezkoa balitz, informazio gehigarria eransteko.

Esteka honetan eskura dituzu Kanal Etikoaren erabilera arauak eta kudeaketa prozeduraren funtsezko oinarriak: Barneko Informazio Sistema Erabiltzeko Arauak.pdf

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Arduraduna: BERRIA TALDEA

Helburua: Kanal Etikoaren bidez jasotako jakinarazpenak kudeatzea eta, hala badagokio, dagokion ikerketa egitea. 

Eskubideak: eskubidea duzu datuen tratamenduari uko egiteko, haietara sarbidea izateko, haiek zuzentzeko eta ezabatzeko, eta legez aurreikusitako beste eskubide batzuk gauzatzeko.

Horretarako, idatzi eskaera bat BERRIA TALDEAri posta bidez edota datuenbabesa@berriataldea.eus helbide elektronikoa erabiliz.

Informazio gehigarria: pribatutasun politikan eskura duzu datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza.

*Kanal honek aipatzen duen informazioa beste bide honetatik ere helaraz dezakezu: 943 56 04 03 telefono zenbakira deituz.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.